PENTSU ETA ZEREAL EKOLOGIKOAK
EKOLOGIAREKIN
NATURAREKIN OSO KONTZIENTZIATUTA
Itzul gaitezen gure jatorrira, gure arbasoetara, itzul gaitezen naturara. Zaindu eta mimatu dezagun gure planeta, gure lurrak, animaliak, nekazaritza eta elikadura ekologikoaren aldeko apustua egin dezagun.
Produktu ekologikoetarako ekoizpen-instalazio berri eta esklusibo bat ezarrita, kokaleku berri batean estrategikoki eraikita, beste pentsu-mota batzuekin kutsatzeko ezintasuna bermatzen dugu, pentsu %100 ekologikoak soilik sortuz. Pentsu horiek Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren ziurtagiriek bermatzen dituzte.
- Era guztietako animalientzako pentsuak %100 ekologikoak dira.
- Granelen zerbitzatzen ditugu, irinean, granulatuan eta migajatuan.
- 25 kg-ko paperezko zakuetan, errafiazko zakuetan edo Big Bag-eko zakuetan ontziratzen degu.
Zereal ekologikoen biltegiak
Ekonomia zirkularraren aldeko apustua
Pentsu ekologikoak ekoizteko instalazio berriaren ondoan, 4.000 tona arteko kapazitateko biltegia eraiki dugu, % 100 ekologikoa den zereala bildu ahal izateko, honen landaketa sustatu eta bultzatzeko, eta gure nekazariak diren sektore garrantzitsu horri laguntzeko.
Diva
Gure enpresa
Gure enpresa familiarra 1954an sortu zen, hasieran ongarrietan eta zerealetan oinarriturik. Denborarekin, pentsu sinpleak egiten hasi ginen, eta, geroago, pentsu konposatuak.
Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu gure bezero guztiei 67 urte hauetan izan duten konfiantzagatik. Horri esker, ilusioz beterik jarraitzen dugu eta egunero berritzen gara. Elkarrekin bide luzea egin dugu.
Egunero egiten dugu lan nutrizio-abangoardian egoten jarraitzeko eta gure bezeroei haien ustiapenen errentagarritasuna optimizatzen dugula ziurtatzeko.